Elkarrizketa
Amaiur Iragi: "Uste genuen proiektu eta istorio hau kontatu beharra zegoela"
Amaiur Iragi izan da Hamaikako platoan 'Pizpirri proiektuari buruz hizketan. Disko honetan, bere aita kartzela zegoela, bisean bisekoetan eta telefono deietan sorturiko kantak biltzen ditu.
Iragik proiektu honek islatutako "istorioa kontatu beharra zegoela" uste du, "herri honek horrelako milaka istorio" dituelako. "Edozein seme alabak bere aita, ama, senide, lagun, presorekin" izandako bizipenak dira 'Pizpirri'-n agertzen diren abestietakoak, Iragiren esanetan.
