Emakume bat hil dute Zarautzen eta Ertzaintzak 47 urteko gizonezkoa atxilotu du

Asteazken honetan gizon batek emakume bat erail du Zarautzen. Ertzaintzak 47 urteko gizonezkoa dagoeneko atxilotu du eta giza hilketa delitua egotzi. Nahiz eta poliziak ez duen argitu heriotzak indarkeria matxistarekin lotura izan duen, Zarauzko Udalak hilketa matxista izan dela baieztatu du eta adierazpen instituzional bat onartu.
Horretan, “hilketaren gaitzespen gorena eta sentitzen duen sumindura sakona” adierazi du, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak giza eskubideen “urraketa larri eta onartezinak” direla ohartaraziz