Elkarrizketa
Marisa Barrena, Wikiemakumeok: “Emakumeok ikasi dugu apalak izaten, gerizpean egoten"
Marisa Barrena eta Isabel Iraurgi Wikiemakumeok ekimeneko kideak izan dira Hamaikako platoan, Wikipedian emakumeen euskarazko profilak egitea hizpide duen proiektu honi buruz hizketan.
Durangoko taldea, Barrena eta Iraurgi barne dituena, 2015ean jarri zen martxan eta dagoeneko 10.000 emakume baina gehiagore orrian eratu ditu. Hala ere, behin euren profila egin eta gero, Barrenak emakume batzuk halako aintzatespena "ez dutela merezi" jakinarazi diotela aitortu du. "(Emakumeok) ikasi dugu apalak izaten, beti gerizpean egoten, eta hainbeste barneratu dugu, non esaten dugu: 'Ez dut merezi'. Baina zuk ez duzu merezimendu hori kalifikatu behar", adierazi du.