Elkarrizketa

Malen Dominguez, TMeLab: "Euskal herritar izatea eskubide sozialen ikuspuntutik ulertzen da"

Malen Dominguez Telesforo Monzon laborategiko kidea izan da Hamaikako platoan, Naziometroaren VII. galdeketako emaitzen inguruan hausnartzen eta burujabetzaren neurketa honen bosgarren urteurrenaren harira egingo dituzten jardunaldien inguruan hizketan.
Azkeneko naziometroan eginiko galderetako bat izan da zer esan nahi duen euskal herritar izateak eta elkarrizketatutakoen %60k Euskal Herrian bizi eta lan egitearkein lotu du, bertan jaio izanarekin izan ordez. " Euskal herritar izatea eskubide sozialen ikuspuntutik ulertzen da", azaldu du Dominguezek eta "modu positiboan baloratu daitekeela" gehitu du. Hala ere, "hor euskara bera jakitea kaltetua atera dela" ere adierazi du eta "hor kezkatzeko elementu bat ereikus daitekeela".