Urriaren 12an manifestarien helburua Ertzaintza erasotzea zela adierazi du Bingen Zupiriak

Bingen Zupiriak, Segurtasun sailburuak asteazken honetan urriaren 12an Gasteizen emandako gertakarien balorazioa egin du. Sailburuak argi utzi du manifestarien helburua “zalantzarik gabe” Ertzaintza erasotzea zela, ez Falangea.
Ildo horretan, adierazi du, istiluen sorrera ez zela eman Falangeak elkarretaratzea deitu zuelako, baizik eta beste talde batzuk haiengana joan zirelako “haiek jotzeko asmoz”.