Maider Lopez artistaren ‘Ukitu’ erakusketak haren azken hamarkadako praktika artistikoa dauka abiapuntutzat. Urte horietan artistak nazioartean gauzatu dituen proiektuetako asko biltzen ditu, aurretik egindako lan batzuk ere berreskuratuz. Erakusketa bi egoitzatan banatuta dago: Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan eta Kutxa Fundazioaren Kubo aretoan.