Zupiriak adierazi du bere gain hartzen dituela U12an gertatutako zenbait erantzukizun

Bingen Zupiriak, ostiral honetan Eusko Jaurlaritzan EH Bilduk egindako zenbait galderei erantzuna eman behar izan die, urriaren 12an Gasteizen egon ziren istiluen inguruan.
Segurtasun sailburuak, gertatutakoa laburbildu du, esanez, batetik Falangeak deitutako legezko kontzentrazio bat egon zela, bestetik, zenbait erakunde alegalek deitutako bi elkarretaratze egon zirela, biak komunikatu gabeak, eta amaitzeko, pertsona horiek Falangearen ekitaldira hurbildu zirela istiluak sortzeko asmoz, bertan zeuden ertzainak erasotu eta era guztietako objektuak jaurtiz.