2026ko aurrekontuen negoziazioaz hitz egiteko bilera erronda egin du Euskal Herriko Unibertsitateak Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin. VOXekin izan ezik. Joxerramon Bengoetxea errektorea, Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko erretoreordearekin eta Javier Varona gerentearekin batera egin dituzte bilerak.
Datorren urteari begira, lehentasunezko premien diagnosia ondu du erretoretza taldeak, eta, guztira, 2026an Eusko Jaurlaritzaren finantzazioak 607 milioi eurokoa beharko lukeela jakinarazi du EHUk, "Bizirautea ezin delako helburua izan" unibertsitateko iturriek adierazitakoaren arabera.