GUREAN GAUR

Jaurlaritzak 2026rako 17.313 milioi euroko aurrekontu proiektua onartu du

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan 17.313 milioiko aurrekontu proiektua onartu du datorren urterako, 2025ean baino %4,1 gehiago. Lehentasuna, azaldu dutenez, osasunak, hezkuntzak eta etxebizitzak dute.
Ildo horretan, jakinarazi dute, Jaurlaritzak 1801 milioi bideratuko dituela gazteak eta familiak laguntzeko politikerarako, eta hazkuntzarako eta emantzipaziorako laguntzak handituko ditu.