GUREAN GAUR

Xabi Igoak eta Aitor Ugartek zuzenean lortu dute Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapena

Xabi Igoa eta Aitor Ugarte garaile izan dira asteburu honetan ospatu diren Arabako Bertsolari Txapelketako saioetan. Lehenengo sailkapen saioa ostiral honetan izan da Amurrioko Kultur Etxean eta 30 bertsolarik hartu dute parte. Irabazleak, Xabi Igoak, zuzenean lortu du Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapena, gainerakoak berriz, puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Lehenengo fase honetan hamarna bertso puntuagarri kantatu behar izan dituzte.