GUREAN GAUR

Zabalza gogoan, Autobus Bira egingo dute azaroaren 26tik abenduaren 14ra

Guardia Zibilak Mikel Zabalza Garate Donostiako autobus publikoetako gidaria atxilotu, torturatu eta hil zuenetik 40 urte bete dira. Gertatutakoa ahanzturan ez erortzeko, Autobus Bira egitasmoa antolatu dute, Altzako, Aezkoako eta Bortzirietako herri ekimenek, DBuseko langileek, Torturatuen Sareak eta Egiari Zor fundazioak.