Jakitea Elkarteak Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren I. Topaketa antolatu du Saran. Astelehenean ospatuko da eta hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu dituzte. Bertako produktu eta sukaldariez arituko dira lehenengo. Gero ekoizle, sukaldari eta ostalaritzaren arteko harremanez hausnartuko dute. Azkenik, betiko sukaldaritza izango dute hizpide, egoera eta etorkizunaz hitz egingo dute. Bertako produktuak erosteko aukera ere izango da Merkatu Txikian, goizeko 10:00etatik aurrera.