Marian Bastegieta, ASPARBI: "Gure burua zaintzea garrantzitsua da eta elkarte batean sartzea".
Marian Bastegieta ASPARBI elkarteko kidea eta Iker Tamayo bertako fisioterapeuta izan dira Hamaikako platoan, parkinsonaren inguruan argia ematen. Sintomak, diagnostiko prozesuak, terapia eta ekintza onuragarriak eta finantziazio beharraz aritu dira hizketan, besteak beste.
Bastegietari duela hiru urte eman zioten diagnostikoa eta badaramatza jada bi ASPARBIra bertaratzen. Bere esanetan, "lehenengo egunetik jakin nuen, terapiak, lagunak, esperientziak eta profesionalak behar nituela", Gaixotasuna "erregalu bat" ez, baizik eta "putada bat" dela aitortu duen arren, ASPARBIn egoteak "aukera bat", "beste familia bat" eta "aurrera egiteko" gaitasuna duela erakutsi diola baieztatu du eta norberaren burua zaintzeak duen garrantzia ere azpimarratu nahi izan du.