Imanol Pradales lehendakariak eta Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak erakundeen arteko lankidetzaren ahalegina berretsi dute Ajuria Enea jauregian. Pradalesek ohartarazi duenez, Lankidetza Instituzionaleko Memorandum honek urrats berri bat markatzen du Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Hirigune Elkargoaren arteko harremanetan.