Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen pizkunde berri baterako deialdia egin du ostegun honetan Arantzazuko Santutegian. Bertan aurkeztu du ‘Euskaltzaleon garaia da’ adierazpena, hainbat eragileren babespean.
Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia izan da adierazpena irakurtzeaz arduratu dena. “Kezka” adierazi du Eskisabelek euskararen etorkizunaren inguruan. “Normalizazio eta biziberritze prozesuan atzera” egiteko “arrisku handia” dagoela ohartarazi du, datu eta ikerketetan plazaratutakoaren arabera.
