Arkaitz Rodriguez, EH Bildu: “Borroka eraldatzaile guztiak nazio askapenetik pasatzen dira”

Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikorako idazkaria izan da Hamaikako platoan, EAEko aurrekontuei, etxebizitzari, euskarari, memoria demokratikoari edota Euskal Herriaren naziotasunari buruz hizketan, besteak beste.

Azken honi dagokionez, Rodriguezek adierazi du koalizio subiranistan "argi" daukatela herri honetan, borroka eraldatzaile guztiak nazio askapenetik pasatzen direla. Halaber, Ander Goiatxe Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako bozeramaileak "eskuinera bira" egin izana egozteari erantzunez, "ezkerra ez zela sortu diskurtso autoerreferentzialak egiteko", "betiereko kontrabotere izateko", "konfort politiko-ideologikoko eremu batean gotortzeko" edota "ezkerreko bestelako indar politiko batzuk etsaitzat hartzeko" azpimarratu du Rodriguezek.