Maite de Felipe

Kartzelatik aterako da ustez Kerman Villate hil zuen Gasteizko Mitika diskotekako atezaina

Kartzelatik aterako da ustez Kerman Villate hil zuen Gasteizko Mitika diskotekako atezaina. Arabako Probintzia Auzitegiak, behin behinean eta fidantzapean, aske uztea erabaki du. Hala ere, epaileak oraindik ezagutzen ez diren kautelazko neurriak ezarri dizkio.
Auzitegiak baztertu egin du erailketa izatea. Aldiz, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa edo heriotza dakarren lesio delitua egotzi dio. Gasteizko gaztearen familiaren abokatuak adierazi duenez, azkenean epaiketa laburra izango da, nahiz eta hasiera batean epaileak herri epaimahai batek auziperatzea proposatu izan.