Hiri eta landa eremuko 500 bat pertsona bildu dituen ‘Gure Lurra’ kongresuaren irekiera instituzionala egin du Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak. ‘Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar’ izenarekin aurkeztu du, eta topaketa honetan denboran zehar bidaiatuko dela azaldu du, sustraiei, balio komunitarioei eta lehen sektorearen etorkizunari buruz hausnartzeko.