Beldur Barik 2025 lehiaketako irabazleak jakinarazi dituzte ostiral honetan Derion egindako topaketan. Txapelketan Euskal Autonomia Erkidegoko gazteek parte hartu dute, eta orotara 300 lan baino gehiago bidali dituzte. Alabaina, gazte sarituak Bilbokoak, Portugaletekoak, Oñatikoak, Deriokoak eta Donostiakoak izan dira.