Ane Urkola

Jarraitu Durangoko Azokaren berri Hamaikan

Aurten Hamaikak erakusmahaia izango du lehen aldiz bertan. Hamaikari buruzko informazioa eskuratzeko, kontsultak egiteko eta bazkidetzak tramitatzeko aukera Barrenkale 027 zenbakian.

Durangoko Azokaren berri emango du Hamaikak egunero-egunero bertatik bertara. Musikariak zein idazleak elkarrizketatuko ditu eta bertan izango diren ekimen berezien berri emango du. Informazio guztia sare sozialetan zein hamaika.eus webgunean egongo da.

Madalenako Ermitan lehen aldiz antolatu duten Berbagailu gunean ere parte hartuko du Hamaikak. Koldo Otamendik gidatuta, autoekoizpena izango dute ardatz solasaldian eta Aiora Renteria (Zea mays), Ekaitz Etxezarreta (Kaleko Urdangak) eta Uxue Estrada (Indabe) izango dira solaskideak. Solasaldia abenduaren 7an izango da 13:00etan eta hamaika.eus webgunean egongo da ikusgai datozen egunetan. 

Durangoko Azokarekin lotutako programazio berezia ere izango da Hamaikan. Ahotsenea guneko kontzertuak emitituko ditu zuzenean egunero-egunero, 22:00etan Azoka TB saioa, eta 22:30etik aurrera, egun horretako kontzertuak ikusi ahal izango dira berriro.