Igor Elberdin, Askabide: “100 metrotako urruntze-aginduak funtzionatzen du; hori nahi dugu”
Azaroan 21 antiabortisten epaiketa izan zen Gasteizen. Fiskaltzaren arabera, antiabortistek egiten zituzten elkarretaratze horietan jazarpena eta larderia egon zen. Baina oraindik ikusteko dago epaiak zer dioen. Bien bitartean, Askabide Klinikako Igor Elberdain gerentearekin egin dugu hitzordua Donostian, auziaren aurrekariez eta ondorioez hitz egiteko.