Udane Arbeo

'Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak' jaso du Durangoko Azokako Sormen Beka

Ainhoa Olasok, Usue Egiak eta Mikel Urdangarinek elkarlanean aurkeztutako proiektuak jaso du aurtengo Durangoko Azokako Sormen Beka: 'Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak'. Azurmendiren eta zenbait autore feministen arteko elkarrizketa fikzionatuko dute. Anekdota metaketa batetik harago doan arnas luzeko egitasmo bat da eta sortzaileekin egoteko aukera izan dugu.