Euskadiko Sendagileen Sindikatuak astearte honetan abiatu du. Osasun Saileko Estatutu Markoaren aurkako greba. Espainiako Osasun Ministerioak aurkeztu duen dokumentuaren zirriborroarekin desadostasuna agertu dute medikuek, eta astearte goizean osasun-zentroetan egindako kontzentrazioekin hasi dituzte mobilizazioak. Eguerdian Bilbon egin zuten manifestazio nagusia, Moyua plazatik abiatuta, ‘Estatutu propio baten alde’ lelopean.
