Maite de Felipe Suso

EAEko Juztizia Auzitegiak atzera bota du administrazioan hizkuntza ofizialak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak administrazio orokorrean eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideen hainbat eduki. CCOO sindikatuak jarritako helegitearen ondorioz hartu dute erabakia. Hala ere, epaia ez da irmoa.
Izan ere, sindikatuaren iritziz “hizkuntza koofizial batek ezin du bestearen gainean lehentasunik izan” eta beraz, euskara eskakizunak plazaratzea ez dela onargarria adierazi dute sententzian. Epaian ere, “inposizio” hitza erabili dute hizkuntza irizpideetan euskararen tokiaz hitz egiteko.