Uxue Garro
Elkarrizketa

Eider Mendoza: "Euskararen alde egitean, norbait diskriminatzen dugula aipatzen digute"

Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia izan da Hamaikako platoan, lurraldeko aktualitateari buruz hizketan. 2026rako aurrekontuei, etxebizitzari, AHTari, edota lanpostu publikoetako hizkuntza eskakizunei buruz aritu da hizketan, besteak beste.

Azken honi dagokionez, Gipuzkoako Aldundiko deialdietan eskaturiko euskara eskakizunak jasandako aurkako ebazpen judizialak medio, "beste bide batzuk" martxan jartzea erabaki du Aldundiak, prebarikazioa eta lanpostuen blokeoa ekiditeko asmoz, baina "erakunde euskalduna, euskaraz lan egitea duena eta zerbitzu publikoa euskaraz emten duena" izatea alde batera utzi gabe. "Euskararen alde egiten dugun honetan, norbait diskriminatzen dugula aipatzen digute, eta justu kontrakoa da", azpimarratu du Mendozak; "diskriminatua dagoena eta egon dena urte eta urtetan euskara izan da"