Ane Urkola

Lurdes Iriondo Mujikak jaso du Gipuzkoako Urrezko Domina

Lurdes Iriondo Mujikaren ahizpek jaso dute saria, Iriondo hil zela ia 20 urte bete direnean. Bete beteko ekitaldi hunkigarriaz gozatu dute Gipuzkoako Foru Aldundira gerturatu diren senide, lagun eta herri ordezkariek. Halakoa izan baitzen Iriondoren bizitza, betea eta oparoa. Euskal kantagintzan egindako ekarpenagatik dute gogoan askok, baina lorratz handia utzi zuen haur literaturan zein antzerkigintzan ere. Eta hala, osagai horiek guztiak osatu dute ekitaldia: ez dira falta izan, kantua, Borobil Teatroko ikasleen antzerkia eta artista urnietarrari eskainitako hitz ederrak.