Tolosako epaitegiak bigarrengoz artxibatu du Xuharren eta Eiderren kasua. Ondorioz, abokatuak helegitea jarri du beste behin. Biktimen sendiek eta abokatuak uste dute ez zegoela istilurik Ertzaintza iritsi zen arte. Taberna batean borroka bat omen zegoen, baina istiluak ertzainak iritsitakoan hasi omen ziren. Testuinguru horretan, galdetu dute inorrek ezin ote zuen iragarri Ertzaintza iristerakoan gazteekin istilurik egon zitekeenik. Epaileak kontsideratu du Ertzaintzak bere betebeharrak eta eginbeharrak betetzen zituen bitartean gertatutako zauriak direla, eta, beraz, ez duela inolako erantzukizunik gertatutakoan. Kontua da epaitegiak ez diela Ertzaintzaren bertsioa eztabaidatzen ere utzi. Hainbat froga proposatu dituzte, baina ez dizkiete onartu. Gauzak horrela, erreforma helegitea ezarri dute. Orain Tolosako Epaitegiak ebatzi behar du, eta beharrez gero, berriro Auzitegi Probintzialera joko dute.