Ipar Euskal Herriko nekazariak mobilizatu dira dermatosi nodularraren aurkako neurrien kontra

Dermatosi nodularraren aurkako protokoloek protesta piztu dute Ipar Euskal Herrian: behi bakar bat gaixotuta egonez gero, behitalde osoa hiltzea aurreikusten dute neurriek. Nekazariek gehiegizkotzat jo dute erabakia, txertaketaren alde egin dute eta mobilizazioekin jarraitzen dute.