Martxoak 3 fundazioko patronatuak Gasteizko San Frantzisko elizako obren exekuzioa onartu du. Bertan, sarraskiaren Biktimen Oroimenezko Zentroa eraikiko dute. Hala iragarri du Maider Etxebarria Gasteizko Alkateak astelehenean patronatuarekin bildu ostean. Esandakoaren arabera, “ balio historiko eta emozional sakona izango duen toki baten eraikuntza” izango da.