Etxerik gabeko gizon bat hil da Donostian ustez gaua kalean igaro eta gero

Etxerik ez zuen gizon bat hil da astearte honetan Donostian; azaldu dutenez, ustez gaua kalean igaro ostean zendu da. Hala ere, autopsiak zehaztuko du zein izan zen heriotzaren zergatia.
Arratsaldean bertan, mobilizazioa egin dute herritarrek Easo plazan. Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Saretxek eta Harrera Sareak deitu dute elkarretaratzea heriotza salatzeko. Izan ere, bertan jakinarazi dute azaroan kalean lo egiten zuen beste lagun bat hil zela. Gaineratu dute Donostiako Udalak eta gizarte zerbitzuek informazioa jakin arren, ez dutela zabaldu eta heriotza hori isiltzearen arrazoia azaltzeko eskatu diete.