Iker Casanova EH Bilduko Bizkaiko bozeramailea izan da Hamaikako platoan, lurraldeko azkeneko berriei buruz hizketan. 2026ko aurrekontuak, etxebizitza, azpiegiturak eta, ezinbestean, Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uztea jorratu ditu elkarrizketan.
Azken honi dagokionez, Casanovak adierazi du, "proiektua errrealitatetik oso urrun" diseinatu dela eta "batzurentzat esnatze pixka bat bortitza izan dela errealitatearekin topo" egitea. Zentzu horretan "batzuk Bizkaian EAJk nahi duena ezin duela egin" konturatu direla plazaratu du eta, halaber, badagoela "borondate demokratikoa" eta "legedi bat". Hori bai, proiketuaren behin betiko baztertzea txalotu badu ere, EH Bildu Bizkaiko bozeramaileak "bidean tensio handia sortu" dela baieztatu du, baita "banaketa sakona" eta "beldurra" ere, "diru eta esfortzu asko xahutzeaz" gain. "Ondo amaitu da, baina askoz ere lehenago hartu beharko zatekeen erabaki hau", azpimarratu du.