Bertsozale Elkarteak ez du eraso matxistarik onartuko Xilaban

Pasa den larunbatean, abenduaren 13an, Muskildin egin zen Xilaba bertso txapelketako bigarren faseko saioan, parte-hartzaile batek txistuak jasan behar izan zituen oholtzan txaketa kentzeagatik. Bertsolariak amaieran egin zuen aldarria, agurrean gertatutakoa abestuz eta adieraziz horri “matxismoa” deitzen zaiola.