Nahiz eta Bizkaiko Foru Alundiak Las Carrerasen aurreikusita zegoen saihesbidearen proiektua bertan behera utzi duen, beste sei makroproiektu daude mahai gainean. Hori dela-eta, Abantoko herritarrek, Stop Variante plataformak deituta, manifestazioa egingo dute makroproiektu horien eraikuntzak biztanleen osasunean eta ingurumenean ekar ditzaken albokalteaz hausnartzeko eta haien ongizatea bigarren maila batean geratu litzakeela salatzeko.