Xabi Ealo

Palestinari elkartasun aktiboa egiteko deia egin du Gernika-Palestinak

Gernika Palestina deialdi herritarrak beste behin gogoratu nahi izan du ezin dugula Palestinaren inguruan hitz egiteari utzi; izan ere, su etena indarrean sartu zenetik laurehundik gora palestinar hil ditu Israelek. Esan dutenez, Gazako Zerrendara ez da sartzen ari hitzartutako laguntza humanitarioa, eta azpimarratu dute genozidioak ez duela bakarrik eraginik bertan, gurean ere baduela eraginik.