Zestoako bizilagunak espetxe zigorrik gabe

Asteartean hasi zen Zestoako sei bizilagunen aurkako epaiketa, eta ostegun honetan fiskaltzak erabaki du espetxe-zigorren eskaera kentzea. Sei bizilagunak ustezko tratu txarren kasu baten auziarekin lotuta daude. Izan ere, indarkeria matxista jasandako emakumea eta hura babestu zuten bost lagun dira auziperatuak. Akusatuen artean Zestoako alkatea ere badago, Mikel Arregi EH Bilduren ordezkaria.