Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin dio Txomin Letamendiri honen heriotzaren 75.urteurrenean

Astelehen honetan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian egindako ekitaldian, Imanol Pradalesek Txomin Letamendi gudaria omendu du haren heriotzaren 75. urteurrenean. Letamendi 1950eko abenduaren 20an hil zen, frankismoaren errepresiopean jasandako torturen ondorioz, eta gaur egungo Eusko Jaurlaritzak haren ibilbidea eta sakrifizioa ikusarazi nahi izan ditu, berrespen historiko gisa.