Maria Blanco Martin

Erakundeek eta herritarrek gaitzetsi dute Barakaldon gertatutako erailketa matxista

Joan den igandean, abenduaren 21ean gertatutako erailketa matxistaren harira, hainbat erakundek eta herritarrek doluminak adierazteko elkarretaratzea egin dute Barakaldon baita Euskal Herriko hainbat tokitan ere. Indarkeria matxista deitoratzen duten hainbat adierazpen egin zuten eta mugimendu feministak antolatutako manifestazioetan baliabide errealak eskatzeko deia egin zuten.