Ainhoa Lainsa Merino

Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da 95 urte zituela

Patxi Etxeberria Zubiria zendu da 95 urte zituela, bertsolaria oriotarra zen sortzez, baina Lasarte-Orian eman zuen bere bizitzaren zatirik handiena. 1959an egin zuen lehen plaza, eta ia sei hamarkadaz aritu zen kantuan; tarte horretan hainbat belaunaldirekin partekatu zuen oholtza, besteak beste, Uztapide, Joxe Agirre, Amuriza, Egaña, Lujanbio eta Ane Labakarekin. Horrela, urte luzez bertsolaritzaren bilakaeraren lekuko eta parte izan zen, bertsotan hizketan bezala aritzen.