Ainhoa Lainsa Merino

Aiako Harrian hildako mendizale bat aurkitu dute astelehen goizean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Igandetik desagertuta zegoen mendizale baten gorpua aurkitu dute astelehen goizean Aiako Harriko mendigunean. Gizona goizean irten zen mendira, eta gauean oraindik etxera itzuli ez zela ikusita, familiak abisua eman zuen. Ertzaintzak adierazi duenez, abisua jaso bezain laster, bilaketa-operatiboa jarri zuten martxan, hainbat baliabide mobilizatuta. Hildakoa, 54 urteko Iban Apaolaza, BERRIA egunkariko dokumentazio arduraduna zen.