Maite de Felipe Suso

Frantziako Poliziak aske utzi ditu U14 kolektiboarekin lotuta atxilotutako lau kideak

Aske utzi ditu Frantziako Poliziak U14 kolektiboarekin lotuta atxilotutako lau kideak. Prokuradoreak azaldu duenez, kargurik gabe atera dira eta ez dute auzibiderik izango. Hala ere, ikerketak zabalik jarraituko du.
Poliziak lau pertsona atxilotu ditu astearte honetan, uztailaren 14an Ezpeletan Frantziako Estatuaren “zapalkuntza” salatzeko egindako mobilizazioarekin lotuta. Berriak baieztatu duenez, laurak kolektiboko kideak dira eta mobilizazio egun horretan ez zen istilurik izan.