Uxue Garro Irastorza

Arantza Zulueta eta Jon Enparantzaren defentsak helegitea jarriko du

Espainiako Auzitegi Gorenak Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuen aurkako zigorrak berretsi ditu. Orain, baina, Alfonso Zenon bien abokatuak jakinarazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko dutela giza eskubideen urraketa asko egin zirelako miaketetan eta CNIren ikerketetan. Hori dela eta, ez dute espero Zuluetak eta Enparantzak espetxera joan beharko izango dutenik.