Gaizka Leitza

Arroitzeko herritarrek STOP Biogas Arroniz plataforma sortu dute

Arroitzeko Stop Biogas Arroniz plataformak Nafarroako Gobernuari eskatu dio AGR Biogas enpresaren biometanizazio makroplantaren proiektua ez baimentzeko. Plataformak 508 sinadura aurkeztu ditu, Arroitzeko adin nagusiko eta erroldatutako herritarren ia %60aren babesa islatzen dutelarik, eta horrek, diotenez, proiektuaren aurkako gaitzespen sozial zabala erakusten du.