Elkarrizketa

Joseba Ugalde: "Ulertzen dugu muntaia polizial baten aurrean egon gintezkeela"

Sopelako lau gazte auziperatu zituzten 2021an, herriko joko-areto baten aurka eginiko protesta dela eta. Epaiketa gauzatzearen atarian, Joseba Ugalde eta Izpiñe Bidaurrazaga izan dira Hamaikako platoan, biak ala biak Sopelako 4ekin1 plataformako kide direnak, gertakarion nondik norakoak azaltzeko. Hasiera batean epaiketa datorren otsailaren 4rako aurreikusita bazegoen ere, saioa, oraingoz, martxoaren 3ra atzeratu dutela jakinarazi dute.

2021 urte hasieran ipini zuen salaketa lokalaren jabeak. Hasiera batean ekintzen ustezko erantzuleak identifikatu ez bazituen ere, urte horretako maiatzean lau herritar akusatu zituen. Lauak Sopelan gizarte ekimen ugaritan aktibo zirenak, Ugalde eta Bidaurrazagaren esanetan, eta aurreko hilabeteetan herriko Udaltzaingoaren aurkako kereila onartu ostean. Ugalderen hitzetan, hau "kasualitatez" gertatu izanak, "muntaia polizal baten aurrean egon gintezkeela" azalera dezake, "edo prozesuak behintzat badituela hutsune edo itzalgune asko".