Baionan Frantziako dermatosi nodularraren aurkako txertaketa masiboa salatzeko kolektiboa sortu da. Ipar Euskal Herriko eta Okzitaniako 60 bat laborarik osatzen dute eta txertoaren segurtasuna eta eraginkortasuna zalantzan jarri dituzte. Haien ustez, honek hainbat ondorio izan ditzake, eta dosia hartu ala ez erabakitzeko askatasuna izan beharko luketela aldarrikatu dute.
Behien dermatosi nodular kutsakorraren aurrean, Frantziako Gobernuak ezarritako neurriek behi talde osoa, kutsatuak zein osasuntsuak, hiltzeko agindua ekarri zuten. Orain arte, laborariek hainbat mobilizazio egin dituzte hilketa masibo horren aurka eta horren ondorioz, Ipar Euskal Herrian abereen txertaketa abiatu zuten immunitate kolektiboa lortzeko helburuarekin.