Udane Arbeo Astigarraga

“Gure Sagardo Berria” oihukatuta, sagardo denboraldi berria ireki du Euskal Pilota Selekzioak

Unerik bereziena lehen kupelaren irekiera izan ohi da, baina, aldez aurretik, goizean, 2025eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak azaldu dituzte. Ondoren, Euskal Pilota Selekzioko kideek Errege Sagarra barietateko sagarrondo bat landatu dute, Joanes Illarregik eta Agin Laburuk bertsoekin girotzen zutela. Eta txalapartarien deiarekin batera sagar dantza ere dantzatu dute Petritegi Sagardotegian. Behin 2026ko txotx denboraldi berriari hasiera emanda, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria egin dute.