Elkarrizketa

Danel Errazu: "Beharrezkoa da faxismoaren aurkako euste-horma eraikitzea"

Danel Errazu Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) kidea izan da Hamaikako platoan, antolakundeak datorren urtarrilaren 31an deituriko mobilizazioei buruz hitz egiten. manifestaziotan faxismoa eta autoritarismoaren aurkako aldarriak egingo dituzte.

Azken garaietan Euskal Herrian ere "euskal nortasunean" oinarrituriko tokiko faxismoa ere garatuz joan dela ohartarazi du GKS, nahiz eta oraindik antolakuntza egiturak falta izan, Errazuk adierazitakoaren arabera. Hau "aurreko borroka historikoek laga duten kontzientzia antifaxista zabal eta indartsuaren ondorio dela" azpimarratu du; hau da, "ez dugula horrelako gen antifaxistarik". Beraz, "faxismoa etorkizun batean gelditu nahi badugu, beharrezkoa da horren aurkako euste-horma eraikitzea", baieztatu du GKSko kideak.