Gaizka Leitza

Fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra Iruñeako kiromasajistari

Nafarroako fiskaltzak 20 urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatu du kiromasajista batentzat Iruñean, zazpi sexu-eraso egotzita. Akusatua behin-behineko espetxealdian dago 2024ko azarotik.
Instrukzio-epaitegiak ikertu du kasua eta zazpi emakumeren salaketak akusatuaren jardun profesionalarekin lotutakoak direla antzeman dute. 2023ko ekaina eta 2024ko iraila bitartean jazo ziren gertakariak, hainbat kontsultatan egindako saioetan.