Udane Arbeo

Donostiako Udalak Xabier Anduagari eman dio 2026ko Urrezko Danborra

Anduaga opera eta zarzuela tenor donostiarra da, munduan gehien eskatzen eta errespetatzen denetako bat. Zortzi urterekin ekin zion Donostiako Orfeoian abesteari, eta hamabost urterekin bakarlaria zen. Nazioarteko aintzatespenak ditu; orain Urrezko Danborra ere eskuratu du, eta hunkituta eta eskertuta agertu da.