Josu Etxaburu, Oporrak Bakean: "Familia profil guztiak egokiak dira; gogoa behar da"
Martxan da jada Oporrak Bakean programak 2026 urterako abiaturiko harrera kanpaina. Aurten ere, gonbita luzatu diete euskal familiei bi hilabetetan zehar haur saharar bat etxera ekartzeko. Eta guzti honen nondik norakoaz aritu da hizketan Hamaiko platoan Josu Etxaburu ekimeneko kidea.
BI hilabetetan haur saharar bat etxean hartzea "norbanako erabakia" bada ere, "ekintza komunitario batean parte hartzen ari direla" gogorarazi die Etxaburuk herritarrei. Eta, parte hartze horri dagokionez, beharrezkoa den bakarra "gogoa" dela, familia-profil zehatz batetik haratago. "Seme-alabadun familiak", "seme-alabarik gabekoak", "bakarrik eta ez bikote moduan" bizi direnak, "era bateko edo besteko lotura duten pertsonak--- Aurrera". Ekimeneko kidearen esanetan, guztiak dira "ongietorriak".