Gaizka Leitza

Bost urteko espetxe zigorra Iruñean pisukidea erasotu zuen gizonari

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bost urteko espetxe zigorra berretsi dio Iruñean bere pisukideari sexu-erasoa egin zion gizonari. Epaia pasa den urteko irailean plazaratu zuen Nafarroako Auzitegi Probintzialak, eta orain TSJNk berretsi egin du.